Skip to main content
Artikuluak

Proiekzio arrakastatsua Koldo Mitxelenan

By 3 abendua, 2013No Comments

Koldo Mitxelenako aretoa bete egin zen Munich1962 dokumentalaren aurkezpenean. Proiekzioa baino lehen, garai hartan nazioarteko testuinguru politikoa zertan zen laburbildu zuen aurkezleak, duela mende erdi baino gehiago ospatu zen bilera bat baitzuten hizpide. Sarrera moduko kokatze horren ostean iritsi zen proiekzioa. Ordu erdi inguruko iraupena du dokumentalak eta Munichen izan ziren zenbaiten testigantza zuzenak jasotzeaz gain, garai hartan ELA sindikatuaren inguruan zebilen jendearen ekarpenak ere jasotzen dira.

Gerra osteko egoera, herbesteko Jaurlaritzaren papera, Agirre lehendakariaren figura eta ekinbidea, PNV-ren jarrera oskurantista, ELAren zatiketa, trantsizioa deituriko prozesua,… Gai asko eta mamitsuak jorratzen ditu dokumentalak eta atzo Koldo Mitxelenako aulki guzti-guztiak betetzen zituzten ikus-entzuleen erantzuna ikusita, Euskal Herriko aretoetan ibilbide luzea izango duen dokumental batean aurrean gaude.

imagen-345-1024x764Proiekzioaren ostean, bertan izan ziren eta dokumentaleko protagonista diren bi euskal herritarren zehaztapenekin jarraitu zuen dokumentalak, amaieran publikoaren galdera eta komentarioen txanda iritsi zelarik. Egileekiko esker-oneko hitzak izan ziren hitza hartzeko aukera izan zuten guztien lehendabiziko komentarioa.