Politikaldia Nazio Estrategian jardunaldiak antolatu ditu Orreagak

Abenduaren 13tik 15era egingo dira Koldo Mitxelena Kulturunean. Orreaga elkarteak antolatu ditu, UEUren laguntzarekin. “Geure menderakuntza arazo estrukturalari aterabidea ekar diezaiokeen errealismo politikoaren ardatzak zeintzuk diren herritarrei jakinarazi eta helarazteko asmoz”

2016-11-30, Donostia. Orreagak, UEUren laguntzarekin, "Politikaldia Nazio estrategian" politika jardunaldia aurkeztu du 30-11-2016, San Sebastián. Orreaga con la ayuda de UEU ha presentado las jornadas políticas "Politikaldia Nazio estrategian"

2016-11-30, Donostia. Orreagak, UEUren laguntzarekin, “Politikaldia Nazio estrategian” politika jardunaldia aurkeztu du

“Politikak duen garrantziaz eta zentraltasunaz” ohartuta antolatu ditu Orreaga taldeak Politikaldia Nazio Estrategian izeneko jardunaldiak. Elkarteak “ezinbestekoa” deritzo zientzia politikoaren arauak ezagutzea, “zein diren eta nolakoak, politikaren xake taulan aritzeko eta irabazteko”. Testuinguru horretan antolatu ditu jardunaldiak. Donostian aurkeztu dituzte, Koldo Mitxelena Kulturunean. Helburua: “Geure menderakuntza arazo estrukturalari aterabidea ekar diezaiokeen errealismo politikoaren ardatzak zeintzuk diren herritarrei jakinarazi eta helaraztea”.

Hiru eguneko jarduna izango da, eta gaika antolatu dituzte egunak. Abenduaren 13an Politikaren Oinarrizko Kontzeptuak goiburu hartuta ariko dira. 18:00etan Olatz Zugasti kantari eta musikariak egingo du jardunaldien aurkezpena. Mahai ingurua ondoren: Norabide politikoa gazteen ikuspuntutik. EHUko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek hartuko dute parte. Ondoren, egoera politikoaren diagnosia egingo du Jesus Arregi EHUko irakasleak. Atsedenaldia artekoa, Izaskun Elezgarai EHUko eta UEUko irakasleak osatuko du. 20:00etatik aurrerako bi hitzaldiak Mikel Erauskin ekonomilariak eta Ane Ablanedo NUPeko eta UEUko irakasleak emango dituzte. Aurrenekoaren hitzaldia: Politika: subjektu ala objektu izan. Bigarrenarena: Demokrazioa ala herri menderatua?

Abenduaren 14an Burujabetasunetik goiburupean ariko dira. Arratsaldeko lehenengo partean (18:15-19:00), Asier Ipiñazar ingeniaria batetik, eta Pako Aristi idazlea bestetik. Azken partean (19:20-20:30), Naroa Anabitarte EHUko irakaslea batetik, eta mahai ingurua bestetik: Joxe Manuel Odriozola idazlea eta Eneko Bidegain idazle, kazetari eta irakaslea.

Abenduaren 15a izango da azken eguna. Estatuaren Berrezarpena goiburuduna. Arratsaldeko lehenengo partean (18:15-19:00), Mikel Erauskin ekonomilaria ariko da batetik, eta Naroa Anabitarte bestetik. Azken partean (19:20-20:30), Ane Ablanedo irakaslea eta Asisko Urmeneta irudigilea.

Iturria: http://www.berria.eus/albisteak/129198/politikaldia_nazio_estrategian_jardunaldiak_antolatu_ditu_orreagak.htm

http://politikaldia.blogspot.com.es/2016/11/prentsaurreko-aurkezpena.html

Kategoria: Ekitaldiak. Gorde lotura.

Erantzun bat Politikaldia Nazio Estrategian jardunaldiak antolatu ditu Orreagak-ri

  1. Pingback: IBAIZABAL: “Politikaldia Nazio Estrategian” jardunaldiak antolatu ditu Orreagak | Bilbo Hiria irratia

Erantzunak itxita daude.