Skip to main content
Ekitaldiak

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

By 19 urtarrila, 2019No Comments

Orreagak Herriz herri lansaioak antolatuko ditu 2019an, Euskal Herri osoan zabaldu nahi duen Politikaldia Nazio Estrategian egitasmoaren bidez.

Gai hauek jorratuko dira:

  • Kontzeptu politikoak
  • Autodeterminazio eskubidea
  • Arazo nazionala da lehen arazo soziala
  • Subjektu politikoa

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

 

Nahasmenaren garaian bizi gara, nahasmena komenigarria zaiolako menperatzen gaituen horri. Hitz batzuk desagerrarazten ari dira gure egunerokotasunetik: herria, estatua, zapalkuntza, independentzia, eta abar. Demokraziaren, boterearen, bakearen eta beste kontzeptu politikoen benetako esanahia erabat manipulatuak ditugu etsaien eraginez. Nahasmen horretatik irtetea ezinbestekoa da, askatasuna noizbait lortzekotan.

 

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

 

 

Herriek burujabetasuna nola mantendu, galdu eta lortu duten politikaren muina da. Horregatik, saio berezia egingo da horren inguruan, eta, gurera ekarriz, funtsezkoa da autodeterminazioa zer den argi ulertzea. Erabakitzeko eskubidearen eta autodeterminazio eskubidearen arteko aldeak azalduko ditugu, hortaz.

 

 

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

 

 

Ondoren, hamarkadetan herri hau zatitu eta hondamendira eraman duen gaia jorratuko dugu: sozial-inperialismoak txertatu zuen gurean arazo sozialen eta nazionalen arteko dikotomia; gaur, oraindik, ez dugu argi ikusten arazo nazionala dela herri guztien lehen arazo soziala.

 

 

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak

 

 

Politika, benetan politika bada, ekintzan oinarritzen da. Ekintzak, halabeharrez, subjektu batek eginak dira. Politika soziala denez gero, subjektu politikoa kolektiboa da. Kontzeptu hori ongi ulertzeak berebiziko garrantzia du, eta, horregatik, saio oso bat egingo da gai horren inguruan.

 

 

Politika zientzia ala artea den eztabaidatu gabe, argi dugu zuhurtzia handia eskatzen duen fenomeno sozial bat dela. Dena da politika, eta hori ez ulertzeak gizartearen hondamendia dakar, Bertolt Brecht-en hitzetan, “analfabeto politikoa da analfabetorik makurrena”.

Politikaldia nazio estrategian, herriz herri lansaioak