Skip to main content
Artikuluak

AGUR ETA OHORE, KEPA

By 11 abuztua, 2025No Comments

AGUR ETA OHORE, KEPA

Kepa Artetxe Atutxa abertzalea joan zaigu (1939-2025); hutsune handia sentitu dugu Orreaga Taldean.

Euskal Herriarekiko maitasunak eraman zaitu euskal dantza eta kulturara. Horregatik izan zinen Galdakaoko Andra Mari dantza taldearen sortzaileetako bat, eta fin ibili zara gure kultur ondarea aitita-amamengandik belaunaldi berrietara transmititzen. Haratago ere eroan zaitu senak, herri zapaldu batean politika ere beharrezkoa dela oso argi izan baituzu.

Gure herria askatuko duen politika, noski, ez arerioari gero eta gehiago kateatuko gaituena: “Politikea gustetan jat politikea beharrezkoa dalako, hori barik ez dago zereginik. Baina ez jatana gustetan da alderdi abertzaleak zelan jausi diran arerioaren jokoan”.

Gure dantzan zaroaguz eta dantzan ibiliko zara Euskal Herri askean.