GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA (2025eko udazkena) (I)
Urriaren 22an izango da udazkeneko zikloko lehen jardunaldia. Hitzaldien zikloan berrikuntza izango da dokumental baten emanaldia izango delako eta, ondoren, dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia. Zein den dokumentala? “Sorgina, banaiz”.
Asisko Urmenetak idatzi eta zuzendutako dokumental honek aukera emango digu Euskal Herriko sorginez -eta beraietaz dugun irudiaz- hausnartzeko.
