Skip to main content
Ekitaldiak

GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA (2025eko udazkena) (II) 

By 1 azaroa, 2025No Comments

GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA (2025eko udazkena) (II)

Datorren astean, Galdakaoko hitzaldi zikloaren baitan, bi hitzaldi izango ditugu: bata, astelehenean eta, bestea, ostiralean. Biak Torrezabal kultur etxean izango dira arratsaldeko 19:00etan.

Astelehenean Aitzol Altuna Enzunza galdakoztarrak bere herriaren sorrera izango du mintzagai. Izan ere, aurten 850 urte betetzen dira “Galdacano”ren idatzizko lehen aipamenetatik. Naiara edo Nájerako Santa Maria monasterioko 1175. urteko aipamen horiek oinarri hartuta, aukera izango dugu Galdakao ez ezik, Euskal Herriaren garapen historiko-politikoa ere hobeto ezagutzeko.