GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA (2025eko udazkena) (III)
Ostiralean, azaroak 7, Ane Ablanedo iruindarra izango dugu Galdakaon. Bertaratutakoekin partekatuko dituenak “Zapalduon pedagogia” liburuan daude jasota. Askatasunaren bilaketan, agerian jartzen ditu ustezko egiak eta pairatzen dugun egiturazko zapalkuntza, eta politika eraldatzailea, euskal hezkuntza eta iraultza txiki zein handiak aldarrikatzen ditu.
