Skip to main content
Ekitaldiak

GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA (2026ko udazkena)

By 28 urria, 2026No Comments

GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA (2026ko udazkena)

Badaukagu ate joka Galdakaoko LV. Hitzaldi Zikloa. Udaberrian bezala, udazkenean ere hiru hitzaldi izango ditugu Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean.

Azaroaren 6an, Aitzol Altuna galdakoztarra Bizkaiko Foruei buruz mintzatuko zaigu, 500 urte betetzen baitira eguneratu zirenetik. Dena den, askoz lehenago, Erdi Aroan, garatu ziren euskaldunon Foruak Nafarroako erresumaren barruan. Gero idatziz jaso zituzten eta, 1526an, garai berrietara egokitzeko asmotan berridatzi zituzten. Duela 150 urte galdu genituen edo kendu zizkiguten euskaldunon eguneroko bizimoduaren egituratzaile izan diren Foruak.

Ziklo honetako bigarren hitzaldian, azaroaren 13an, IƱaki Esparzak Bilbotik eroango gaitu, ibilaldi gidatuan. Museo distiratsuz eta paseorako itsasadarrez jantzia dagoen oraingo Bilbo eta lehenagokoa erakutsiko dizkigu, historia eta euskara uztartuz, bere liburuetan Korreo edo Bidebarrieta kaleetan zehar egin izan duen moduan.

Azken hitzaldia, azaroaren 20an, Jon Fernandezek eskainiko du. EHUko Subiranotasuna Europako Herrietan Masterraren bukaeran egindako lanean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek Lehen Hezkuntzan erabiltzen dituzten testuliburuak aztertu zituen, nazio-nortasuna nola erreproduzitzen duten ikertze aldera. Egun ere, hezkuntzaren hari horri tiraka ari da doktoretza egiten Gizartea, Politika eta Kultura Doktorego Programaren baitan.

Leave a Reply