Skip to main content
Ekitaldiak

GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA (2026ko udazkena) (II. hitzaldia)

By 8 azaroa, 2026No Comments

GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA (2026ko udazkena) (II. hitzaldia)

Galdakaoko Torrezabal kultur etxeak hitzaldi berria hartuko du ostiral honetan. Hitzaldia izango den arren, ibilaldi gidatuan eramango gaitu Iñaki Esparzak Bilbon barrena, argazkiz eta historiaz lagunduta.

Iñaki Esparza Geografia eta Historian lizentziatua da eta urte luzez irakasle aritu da Arratia aldean. Horretaz gain, hainbat libururen egilea ere bada, besteak beste: “Bidebarrieta kalea: Ibilaldiak Bilbotik. Euskara eta historia” eta “Korreo kalea: Ibilaldiak Bilbotik, Euskara eta historia”.

Bi kale hauek dira Bilboko Areatzatik Alde Zaharrera sartzeko bide zuzena. Hortaz, bi kale eta bi liburu hauetatik tiraka, uste baino Bilbo euskaldunago bat ezagutzeko parada izango dugu.

Leave a Reply