Skip to main content
Ekitaldiak

HEMEN GAUDE!

By 1 iraila, 2018No Comments

HEMEN GAUDE!

-Hemen gaude gure arbasoek 778.urtean lortutako garaipen historikoa ospatzeko. Nafarroako Erresumaren erakuntza ekarriko zuena. Eta mende batzuetako ibilbidearen ostean biolentziaz zapaldua eta suntsitua izan zena. Horregatik, garaipen hura ospatzerekin batera,

-hemen gaude Herri bat garela ozen esateko! Eta nahiz eta Herriaren egoera zaintza berezietan egoteko modukoa izan, ez dugula oraindik azken hitza esan. HEMEN GAUDE!!

-Hemen gaude herri hau mende luzetan zehar erahila, torturatua, bortxatua, erbesteratua, umilatua, asimilatua izan dela salatzeko. Historia, hizkuntza, ohiturak lapurtu dizkigutela esateko. Duintasuna bera ostu digutela. Diren eta krimenik okerrenak pairatu eta pairatzen ditugula ozen esateko.

GU gara Herri zapaldu hori. Eta zapaltzaileak berriz Estatu EspaƱola eta Frantsesa: BERAIEK. Gu eta beraiek. Beraiek eta gu. Argi eduki beharreko gauza bat da. Denak berdinak omen garen gizarte honetan, bizikidetza lortu behar omen dugun garai berri hauetan…gogoratu behar dugu bizikidetza bat badagoela, noski, baina 1.go eta 2. mailako pertsonen artekoa: batzuk Herri zapaltzaile batekoak diren artean, besteak zapaldutako Herrikoak garela. Noski nahi dugula bakean eta elkarbizitzan bizi, desberdinen artean…baina ez zapalkuntzan oinarritatutako bake eta bizikidetza batean!!!

-Hemen gaude erreinbikatzeko, politiko profesional eta komunikabideetan geroz eta gutxiago entzun edo desagertarazi diren HERRI hitza, INDEPENDENTZIA, AUTODETERMINAZIOA…Gizarte, erabakitzeko eskubide, bizikidetza hitzengatik ordezkatuak izan direnak. Herri baten askatasuna, pertsona baten askatasuna bezala, bozka bidez erabaki baliteke bezala. Bozkatze prozesu horrek demokrazia ekarriko baligu bezala. Nola baina, hitzegin daiteke demokraziaz herri zapaldu batetan? Zapalkuntza eta demokrazia: bateraezinak diren hitz bi. Herriaren askatasunak ekarriko digu demokrazia: EGIN DEZAGUN ABERRI BIDEA!!! Indepentzia lortu ezean ez du sekula demokraziarik ezagutuko gure Herriak.

-Hemen gaude ARRAZOIA DUGULA esateko. Ez direla 2 iritzi desberdin, biak errespetatu beharrekoak…Herri zapaldu gisa AUTODETERMINAZIO ESKUBIDEA dugula. Ez guk esaten dugulako (nahiz eta garrantzitsua den esatea, eta pentsatzea noski), baizik eta nazioarteko legediak hala aitortzen digulako. Autodetermiazioa bait da Herrien oinarrizko eskubideen artean lehena. Eta eskubide den heinean ez da bozka bidez erabakitzen, baizik eta Herri izate hutsagatik dagokigu. Eta noski, Herri bezela autodeterminazio eskubide hori defendatzeko eskubidea, eta eginbeharra, dugu. Balio beza honek gure duintasuna eta autoestimua indarberritzeko.

Zoritxarrez, behin entzun nuen bezala, autodeterminazio eskubideak, eskubideekin baino gehiago indarrarekin du zerikusia. Eskubidea izate hutsak ez digu independentziarik emango indarrik ez badugu.

Indar hori lortzea da gure zeregina. Eta hortarako helburu garbi eta bakar bat izan behar dugu eta helburu horren inguruan Herria bildu. Eta helburu hori INDEPENDENTZIA DA. Denen beharra dugulako: ezker, eskuin, langile, enpresario, feminista, ekologista, txuri, beltz, gorri, berde…bakoitzak bere kolorea baztertu gabe helburu nagusi horretara batu eta Herri aske bat garenerako utzi beste borrokak. Kolore desberdinek ez gaitzatela zatitu INDEPENDENTZIA BIDEAN, ABERRI BIDEAN.

Hemen gaude Orreagako gudari haiei zor diegulako. 36ko gudariei. Gure aiton-amonei. Mende luze hauetan zehar Herri honen alde lan egin dutenei. Duintasuna ostu dioten Herri honi eta gure seme-alabei zor diegulako. Hemendik urte batzutara ez daitezen egon hemen, oholtza gainean, Euskal Herriaren indepentziaren alde borrokan, independendentzia hori ospatzen baizik.