Skip to main content
Artikuluak

Uztailak 14, zapaltzen gaituen errepublikaren eguna

By 14 uztaila, 2021No Comments

Jokoan dagoena arazo nazionala denean, Frantziako eskuina eta ezkerra beti izan dira erabat ados; helburua beti izan da gure herria desagerraraztea.

Frantziako Errepublika estatu inperialista bat da; gure herria menderatua eta zatitua dauka. Mendeak dira inbaditu gintuela, eta gaur inbadituak jarraitzen dugu.

Frantziako Errepublikak, iraultzaren ondoren, sekulako sarraskiak egin zituen gure herrian; iraultza hura gure herriaren demokraziaren aurka egin zen, eta askatasunik gabe jarraitzen dugu gaur egun ere.

Euskaldunok ez dugu zer ospatu Frantziako Errepublikaren egunean. Frantsesak oso harro daude beren erreboluzio eta errepublikarekin, baina, guretzat, Frantziako Errepublikak izaera inperialista eta zapaltzailea du.

Gure estatu bahitua berrezarri behar dugu; herriak erabakiko du zer gobernu mota ezarri; azken finean, aukeratzen den gobernatzeko sistema aukeratzen dela, demokratikoa beharko du izan, botereak gure herriaren esku jarraitu beharko du.