Skip to main content
Beka/deialdiak

Iñaki Aginaga Beristain beka

By 20 apirila, 202427 apirila, 2024No Comments

Iñaki Aginaga Beristain bekaren lehen deialdia: 2024ko deialdi irekia

Orreaga Taldeak sustatutako Beka honen xede nagusia Iñaki Aginaga Beristain zenaren figura omentzea da, hark utzitako ondare ideologikoaren(1) inguruko ikerketa eta ezagutarazte lanen bidez. Izan ere, beka honen deitzaileak uste du sekulako arrakala dagoela Iñaki Aginagaren ekarpen ideologikoaren(1) tamaina eskergaren eta hari buruzko ezagutza urriaren artean.

Intelektual distiratsua, bizitza politikaren eta historiaren ikerketari eskaini zion, Asiako erregimen despotikoetatik inperialismo modernora arte, klasiko guztietatik eta egile marxistetatik pasatuta. Diletantismotik urrun, ahalegin intelektual horren helburua demokrazian oinarritutako eta Euskal Herria askatzeko teoria bat sortu eta herriari eskaintzea izan zen, askapen hori egia bihurtzeko.

Bide horretan, aktibista ere izan zen. Bere gaitasun intelektual izugarri horrek laster egin zuen ezagun euskal erresistentziaren esparruan.

Esan  liteke haren helburu bakarra Euskal Herria menderakuntza-egoeratik ateratzen laguntzea izan zela, eta argitaratutako lan guztiek xede hori izan zutela.

Izena emateko epea 2024ko maiatzaren 31n hasi eta 2024ko irailaren 30ean amaituko da.

Zuzkidura: 3.000 €

2024ko deialdiaren oinarriak osorik hemen:

(1) Ikus inakiaginaga.eus webgunea.

Leave a Reply