Skip to main content
Ekitaldiak

GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA (2026ko udaberria) (I eta II)

By 18 apirila, 2026No Comments

Udaberriarekin iritsi da Galdakaoko LIV. hitzaldi zikloa. Hiru izango dira ziklo honetako hitzaldiak.

Datorren astean lehen bi hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu, beti bezala, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan.

Andrea Bella García haur hezkuntzako irakaslea, euskara irakaslea, irudigilea, hikazalea eta Bergarako Euskaraldiko dinamizatzailea da.

Jatorri euskaldunik ez izan arren, Andrea Bella García uruguaitarra euskaldun peto-petoa da, bai eta erabateko artista polifazetikoa ere. Euskarak zabaldu dizkio ateak parez-pare Euskal Herrian, eta argitalpenaren xede nagusia da gaurdaino euskararekiko egiten ari den bidaia ezagutaraztea. Bidaia-koaderno ilustratua Liburu-objektu gisa pentsatua izan da, sketchbook kutsuko formatu berezian, eta maisuki josi ditu hitzak eta marrazkiak.

Abel Ariznabarreta Zubero hainbat arlotan lan egin duen ikertzailea eta akademikoa da, antropologia eta etnografia barne. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkarian argitaratu ditu lanak.

Historialari eta etnologo dimoztarrak sakon aztertu du erroten mundua, batez ere Bizkaiko testuinguruan. Bere lanik garrantzitsuenetariko bat “Errotak, uraren ertzean eta lehenago” liburua da, non erroten historia eta bilakaera jorratzen dituen.