GALDAKAOKO HITZALDI ZIKLOA (2026ko udaberria) (III. hitzaldia)
Galdakaoko hitzaldi zikloaren baitan hirugarren mintzaldia izango dugu maiatzaren 8an (Torrezabal kultur etxean, 19:00etan). Oraingoan, Oliber Foixek “Burujabetza berreskuratu edo identitatea eraiki. Nafarroa berriro erdigunera” hitzaldiarekin emango dio amaiera udaberriko zikloari.
Oliber Foix Agerre Euskaran eta euskal literaturan lizentziaduna dugu.
«Egia da, azken 150 urtetako kondizionamenduaren ondoren, sinetsita gaudela “euskal” ezaugarria dela “hobekien” definitzen eta kohesionatzen gaituen oinarria. Alta, kontzeptu honen mugak aurkitzen ditugu Estatugintzaren inguruan eta geopolitikaren inguruan.
Horregatik aipatuko dugu Nafarroa. Antzinaroa eta XX. mendearen arteko mila urteak izan dira gure garapen nazional kolektiboaren urte garrantzitsuenak eta aberasgarrienak.»
